Ilargipean
Astelehenean 23:15ean
Homofobiari aurre eginez asteleheneko 'Ilargipean' saioan
J.T
Euskadi Irratia
Oraindik ere desagertu ez direlako, jarrera homofoboei aurre egingo diete gaur Amaia Vazquez sexologo lagunarekin, gaueko 23:15etik aurrera 'Ilargipean'.
-
Homofobiarik ez
Sexu orientazio jakin bat izateagatik, edota genero nortasun bat edo beste aukeratze soilagatik, pertsona askok jarrera homofoboak jasan behar izaten dituzte oraindik orain. Lan munduak, hezkuntzak, familiak, lagunarteak… oro har, gizarteak berak baztertzen ditu sarritan. Eta gaur, bazterkeria hori salatu eta eta homofobiari aurre egiteko aprobetxatu nahi dugu aukera, nahiz eta hori egunero egin beharreko lana izan. Horretarako, Amaia Vazquez sexologoaren bisita jasoko dugu “Ilargipean” gaueko 23:15etik aurrera. Guztion artean, lortuko dugu homofobiari aurre egitea.