Euskadi Irratia
Abenduak 7, asteazkena
Idurre Eskisabel eta Paul Bilbao, "Faktoria"n
EITB Media
Euskalgintzaren Kontseiluko lekuko aldaketa egin eta biharamunean espero ditugu, etorkizunari begira jartzeko.
-
Idurre Eskisabel
Euskalgintzaren Kontseiluak 25 urte beteko dituen egunean egingo dute lekuko aldaketa Idurre Eskisabelek eta Paul Bilbaok, eta biharamunean espero ditugu biak Euskadi Irratiko "Faktoria"n; iragana eta oraina etorkizuneko erronkei begira jarriko ditugu 08:30etik aurrera.
Aurrez, Durangoko Azoka hasiko dela eta, Landako pareraino gerturatuko gara. Bi urteko ezohiko azokaren ostean, aurtengo edizioak eztanda egingo du, eta ahaleginduko gara hasi aurreko orduetan arnasten den giroaren berri ematen. Zein dira saltzaileen aurreikuspenak? Eta inguruko ostalarienak? Irakurleak gogotsu al daude azokan erosketak egiteko?
Lekukoa Maider Segurolak hartuko du 10:00etan, magazinari ekiteko.