Itxi

Ilargipean

Asteazkenean 23:15ean

Beste kanpaldiak asteazkeneko 'Ilargipean' saioan

J.T.

Gaixotasun kronikoak dituzten gaztetxoenentzat antolatutako udako kanpaldiak gaur hizpide, Nagore Garcia de Andoin medikuarekin. Gaueko 23:15etik aurrera 'Ilargipean'.

  • Ilargipean

Udara heltzear da, ikasturtea amaitzeko bidean dugu eta horrekin batera haur eta gaztetxo asko oporretarako planak egiten hasiak izango dira honezkero. Eta plan horietako bat, udako kanpaldi edo udalekuetara joatea izan liteke. Eskaintza zabala da oso, mota eta era askotako kanpaldiak baitaude. Baina badira batzuk bereziki azpimarratu nahiko genituzkenak, burutzen duten jardueragatik: gaixorik dauden ume eta gazteentzako kanpaldiez ari gara. Gaixotasun kronikoak dituzten txikienei udara ahalik eta hoberena eskeintzea helburu dutenez, gaur, gaueko 23:15etik aurrera, kanpaldi horiei buruz arituko gara 'Ilargipean' Nagore Garcia de Andoin medikuarekin.