Itxi

Faktoria

Euskadi Irratian

Asteartean, 'Faktoria'n, 65 urtetik gorako emakumeekin hizketan

A.E.

Euskadi Irratia

Tertulia, berriz, idoloen inguruan egingo dute.

  • Adinekoak, jubilatuak. EITB

Asteartean 'Faktoria'n  Karmen Aldanondo eta Pili Arinekin hitz egingo dute. 65 urtetik gora dauzkate biek eta euren adineko emakumeen bizitzaz hitz egingo dute 10:00etatik aurrera. Emakundek eurei buruz egin duen ikerketa ere azalduko du Ana Alberdi ikerlariak.

Horrez gain, 11:00etan, idoloen inguruan arituko dira Oier Zearra, Fakun Aznarez eta Ana Elordiren tertulian.