Norteko Ferrokarrila
Astelehenean, 21:00etan
Alan Turing-en mendeurrena
Alan Turing zientzialari handiaren bizitzari eta lanari buruz asko daki Euskal Herriko Unibertsitateko Jesus Ibañez informatikariak.“Norteko Ferrokarrila” saioan izan da.
-
Alan Turing
Duela ehun urte jaio zen Alan Turing. XX. mendeko zientzialari handienetako bat izan zen: matematikaria, informatikaria,filosofoa eta abar. Oso ikertzaile fina zen, eta ate asko ireki zizkion zientziari. Informatikaren aita deitu zaio, eta adimenartifizialaren ideiaren aitzindaria da. Bere ekarpena zientziaren barruan harrigarria da, eta bere bizitza zientziatik kanpo,zoritxarrez, penagarria. Homosexuala zen, eta horrek arazo handiak ekarri zizkion XX. mendearen erdialdeko Ingalaterran.Pozoituta hil zen, seguru asko, bere buruaz beste eginda.
Zientzialari handi horren bizitzari eta lanari buruz asko daki Euskal Herriko Unibertsitateko Jesus Ibañez informatikariak.
Harekin hitz egingo dute, gaur gauean, 21:00etatik aurrera, Euskadi Irratiko "Norteko Ferrokarrila" saioan.