Itxi

Ilargipean

Gaueko 23:15etan hasita

“Udarari probetxu guztia ateratzeko”, osteguneko ’Ilargipean’

Ilargipean

Batzuk modu batera eta besteak bestera pasako badugu ere, gaurko “Ilargipean” udarari probetxu guztia ateratzeko aholkuak Xurdana Imatz adimen emozionalean adituarekin.

  • Uda aprobetxatzen.

    Uda aprobetxatzen.

Izango dira jada oporretan egon, eta irailera arte batera eta bestera ibili beste lanik ez daukatenak. Beste batzuk, aldiz, oporrik usaindu ere egin gabe pasa beharko dute uda osoa. Baina lasai, izan ere, gaurko “Ilargipean” uda modu batera nahiz bestera pasa, etekinik handiena ateratzeko aholkuak emango dituzte. Horretan laguntzeko, Xurdana Imatz adimen emozionalean adituaren bisita izango dute. Gaueko 23:15etan hasita, udarari ahalik eta probetxu gehien nola atera jakiteko aukera izango dugu.