Ekosfera
Larunbatean, 09:00etan
Bizikleta elektriko berritzaileak, aste honetako "Ekosfera" saioan
Bizikleta elektrikoen motorrak pedalen ardatzari eragiten diote eta beraz, laguntza handiagoa ematen dute potentzia berarekin.
-
Bizikletaz ibiltzeko bidegorriak Argazkia: EITB
Bizikleta elektrikoen motorrak pedalen ardatzari eragiten diote eta beraz, laguntza handiagoa ematen dute potentzia berarekin. Abiadura murrizgailu bati eskerrak egin lezakete hori bizikleta hauek.Grabitate-ardatza ere beherago geratzen da. Hortaz, bizikleta berritzaile hauek arerio handi ari dira gertatzen orain arteko ereduentzat, azken hauek gurpil-ardatzean izan ohi dute-eta motorra.
Bestalde, galdara aurreratuak dira EHE konpainian egiten diren ‘Whispergen’ izenekoak. Stirling motorrean oinarrituta, galdara honek etxeko berokuntza eta ur beroa hornitzeaz gain, argindarra ere sortzen du, etxean erabili edo sarera bota litekeena.
Gai hauek izango dira hizpide, larunbat honetako "Ekosfera" saioan, goizeko 09:00etatik aurrera.