Amarauna
Goizeko irratsaioa
Oporretan nola deskonektatu erakutsiko dute larunbateko 'Amaraunean'
Euskadi Irratia
Opor giroan sartuta, laneko kontuez nola ahaztu azalduko dute Joseba Tutor irakaslearekin.
-
Hondartza, oporrak. Argazkia: EITB
Ander Izagirre kazetari eta abenturazalea ere ‘Amaraunean’ izango da Tourrari buruz egin duen liburua aurkezteko: ‘Plomo en los bolsillos’.
Hamabiak aldera, terapia alternatiboak hartuko dituzte hizpide, Zegaman egingo diren jardunaldi batzuen harira. Eta udarako planak landuko dituzte Roberto Sarriugarte eta Dani Lasarekin.