Udan Blai
Astelehen eguerdian
Lehen eta oraingo uda, lehen Blai saioan
Euskadi Irratia
Uda iritsi da Euskadi Irratira. 12etan hasita lehen eta oraingo bainujantziak eta surf taulak ezagutuko dituzte Itziar Arangurenen saioan.
-
Bainujantzien erakusketa Balentziaga Museoan Argazkia: EITB
Joan den mendeko bainujantziak nolakoak ziren kontatuko diete Balentziaga Museotik, bertan erakusketa jarri dute eta. Ohialezko bainujantzi luze horiek ezagutu ondoren Goiuri dendatik aurtengo nolako bikiniak datozen kontatuko diete.
Eta atzera bidaia eginen dute surf taula baten gainean. 100 urte dira Euskal Kostaldera surfa iritsi zenetik eta orduko surf-oholen erakusketa jarri dute Itsasadarra museoan. Garai hortakoak ezagutu ondoren surf taula modernoak nolakoak diren kontatuko die Adur Letamendiak, Olatu enpresako kidea.
Eta surf taula hartuta Rapa Nui irla ezagutu dute. Alurr dantza taldeak bertako dantzariak gonbidatu ditu Ibarra herrira eta bide batez Blai saiora ere bai.
Mikel Markez abeslariaren bisita ere izanen dute Kaja beltzean izando dituen kontuekin kontari.
Eta gainera, zozketak, umorea, sariak…
Udan Blai saioa 12etan egunero Euskadi Irratian.