Udan Blai
Ostiral goizean
Iruñeatik zuzenean Blai saioa!
Euskadi Irratia
Itziar Aranguren eta bere lan talde osoak Gaztelu plazatik eginen dute saioa. Txupinazoarekin Blaituko dira 12ak baino lehen.
-
2011ko txupinazoa. Argazkia: EFE
San Fermin jaien hasieraren lekuko izango da Blai saioa. Gaztelu Plazan “akanpalekua” jarriko du lan taldeak. 12etan Iñaki Elortza eta Eli Eraso lankideek Udaletxetik emanen dute Txupinazoaren berri.
Jaiak lehertu bezain pronto, Udan Blai saio berezia izango dute entzuleek. Gonbidatu bereziak espero ditu Itziar Arangurenek. Eta Julen Telleria jende artean ibiliko da. Udan Blairekin, Gora San Fermin!
Umoreari ere tartea eginen diote Blai saioan Pagadikeriekin, Mikel Pagadiren ranking onenak gogora ekarriz.
Eta ‘Non zaude’ lehiaketan tablet bat jokoan egongo da!!! Eta gainera, zozketak, umorea, sariak…
Udan Blai saioa 12etan egunero Euskadi Irratian.