Amarauna
Igandean
Oporrak eta elkartasuna eskutik Amaraunean
Amarauna
Geroz eta gehiago dira oporretan elkartasun proiekturen batean parte hatzen duten gizon-emakumeak.
-
Martuteneko kartzelako presoei bisita, Amaraunean. Argazkia: EITB.
Caritasek uda oro antolatzen ditu bazterketa egoeran bizi direnengana gerturatzeko lanaldiak. Besteak beste, Martuteneko kartzelako presoei bisita egingo dien boluntario taldeak antolatzen ditu.Bestalde, "Bolunta", boluntariotarako agentziak, "Bat egin" proiektua abian jarri du. Proiektu honen bidez, Euskal Herrian bertan zein atzerrian ere, elkartasun proiektuetan parte hartzeko aukera du nahi duen guztiak.
Fernando Morillo idazleak, bere begietatik astea nola ikusi duen azalduko du Amaraunean. Geure etxeetan botatzen ditugun zaborrei begira jarriko gaitu eta zaborrak, benetako artelan nola bihurtu daitezkeen azalduko digu, besteak beste.
Sagardotegiak Euskal Herrian oso ezagunak dira, baita atzerrian ere. Sagardotegietan bazkaldu edo afaltzeaz gainera, ordea, orain bada hauek ezagutzeko beste modu bat, izan ere, geroz eta gehiago baitira bisita gidatuak eskaintzen dituzten sagardotegiak. Amaraunean Petritegi eta Oihartera egingo dute bisita.
Inhar Mutiozabal argazkilari zarauztarrak, hamabostean behin, bere lanaz, argazkigintzaren sekretuez gogoeta egingo du. Estreineko saioan, besteak-beste, Indiara egindako bidaiaz hitz egingo du.
Saioa bukatu aurretik, "Hermeneus", produktuak ekoizleengandik, zuzenean kontsumitzaileengana iritsarazten dituen plataforma aurkeztuko du Xabier Del Reyk.