Faktoria
Asteazkenean
Kubaren berri Txema Auzmendi jesuitaren ikuspegitik, 'Faktoria'n
A.O.
EITB
Horrez gain, Joxe Mari Muñoa, Eusko Ikaskuntzako presidentea elkarrizketatuko dute.
-
Taxi bat Kubako kaleetatik. Argazkia: EFE.
Astezken honetan, Joxe Mari Muñoa, Eusko Ikaskuntzako presidentea elkarrizketatuko dute 'Albiste Faktoria'n, goizeko 09:00etatik aurrera.
Horrez gain, Txema Auzmendi jesuita izango dute saioan, "Gaurko Kubako berri jesuita euskaldun baten ikuspegitik" Donostian emango duen hitzaldiaren harira. Kuban egun bizi den egoera sozioekonomiko–politikoa hizpide izango du kazetariak 'Faktoria'n, goizeko 10:00etatik aurrera.
10.30etatik aurrera, Euskal Herriko Udako Ikastaroetara kiku egingo dute Julian Belokik gidatuta.
11:00etatik aurrera, Amaiurren Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrenaren harira antolatutako herri-ikuskizunaz mintzatuko da Juan Mari Aleman. Ondoren, Frantziako talentu lehiaketa baten ondotik arrakasta itzela izaten ari den Patxi Garat kantaria joango da bisitan 'Faktoria'ra.