Udan Blai
Asteazkenean
Ramadan baraualdiaren egun bat 'Udan Blai'n
EITB
Tamer palestinarrak bere egunerokotasunaren berri emango du.
-
Ramadana. Argazkia: EITB.
Tamer Tolosan bizi da aspaldi. Palestinarra den arren familia osoa bertakoa du. Bere etxean beraz berak bakarrik egiten du Ramadana. 'Udan Blai'koei kontatuko die egunerotasuna baraualdia bitartean.
Eta gainera, Ramadana nola ospatzen duten jakiteaz gain, bestelako ospakizunetan izango da Itziar Arangurenen saioa.
Baionako festen hasieran izango da, esaterako. Aurten 80garrenez ospatuko diren festa zuri gorrietan.
Eta Gasteizen egun handia dute. Santiago egunez blusek jai giroa jarriko dute. Arabako hiriburuan ere izango dira 'Blai''koak.
Udako Arkitekturari erreparatuz jarraituko dute astero bezala Asier Muniagorri, Zehark estudioko arkitektoarekin. Gaur itsas pasealekuen berri emanen die. Eta, bukatzeko, Josu Mitxelenak jarriko die amaierararko musika izpia.
Eta Non zaude Lehiaketaren bitartez tablet bat jokoan dago. Umoreari ere tartea eginen diote 'Bla' saioan. Pagadikeriak, Mikel Pagadiren ranking onenak gogora ekarriz.
"'Udan Blai" saioa 12:00etan dago ikusgai egunero Euskadi Irratian.