Euskadi Irratia
Euskadi Irratia
Stand up paddle surf ikastaroa osteguneko 'Udan Blai!'n
EITB
Gainera, Donostiako piraten Eskifaia kofradia ezagutuko dute.
-
Surflaria. Argazkia: EITB
Hondarribiako Hondartzara joango da 'Udan Bali!' saioa ostegunean, bertan Stand up Paddle Surf iakstoroa egitera. Saioko erredaktoreek taula gainean zutik eta arrauna hartuta abiatuko dute saioa, eta bien bitartean Itziar Aranguren esataria Gasteizko jaietan murgilduko da, eta Greenkana ekimenaz arituko da.
Udan Plotx lan taldekoak elkarte gastronomiko baten barruan sartuko dute Mikel Arana politikaria. Ondoren Summer of Labs ekimena ezagutuko dute. Tabakalera eta Erreteria herriaren artean egin duten sormen proiektua.
Bukatzeko Eskifaia kofradia berria ezagutuko dute. Donostiako Piraten kolektiboaren lehen kofradia da. Aurten gainera Aste Nagusiko irekiera beraiek eginen dutenez elkarte berriko kideak gonbidatu dituzte blaitzera.