Euskadi Irratia
Euskadi Irratian
'Galerna. Infernua itsasoan' dokumentalaz igandeko 'Amaraunean'
EITB
Jabi Elortegi zuzendariak dokumentala aurkeztuko du saioan.
-
Bermeoko galerna. EITB.
'Galerna. Infernua itsasoan' orain 100 urte Bermeon, 143 hildako utzi zituen enbatari buruzko dokumentala egin du Jabi Elortegik eta dokumentala aurkeztuko du 'Amaraunean' zine zuzendariak. Fernando Morillo idazleak, abuztuko bigarren asteari errepasoa egingo dio, errepaso personal eta berezia.
Horrez gain, Araiako Umore Azokan sartu irtena ere egingo dute Amaraunean.
Ainara Sagarna arkitektuak, kaleen egungo antolaketaz eta parte hartzailegoak izateko izan beharko luketen antolaketaz gogoeta egingo du hamaiketatik aurrera.
Saioa amaitu aurretik, Alex Padilla izango dute magazinean. Londresko joko olinpikoak jarraitzen aritu da blogari gaztea eta bertako gora beheren berri emango du saioan.