Itxi

Udan Blai

Ostegunean

Oñatin goiz pasa egingo du 'Udan Blai' saioak

Euskadi Irratia

Eusko Jaurlaritzak Kultur Ondare izendatu du Oñati eta hori dela eta goiz pasa egitea erabaki dute saioko kideek.

  • Oñati. Argazkia: EITB

Era berean, Txirri, Mirri eta Txiribiton taldearen 40.urteurrena da aurten. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera emanaldia eskeiniko dute eta ondoren taldeak juniorrei pasako die lekukoa. Lekuko pasa horren testigu izanen da ‘Udan Blai’. Eta gainera azken kontzertu horretarako sarrerak zozketatuko dituzte.

Saioa Mikel Goñi pelotariaren erronkekin amaituko dute. Oronoztarrak enbiteak bota dizkie zenbait auzo eta herriei “ezetz zuek denak nire kontra?” eta onartu egin dizkiete. Gaur Gros auzoaren kontra da aritzekoa eta datorren egunotan Bilboko Aste Nagusian espero dute Goñi handia. Lehiatzen hasi aurretik saioan espero dute.

Eta lehiaketa berria! Zuk zein kanturi aldatu diozu letra?

Umoreari ere tartea eginen diote Blai saioan. Pagadikeriak, Mikel Pagadiren ranking onenak gogora ekarriz.

Eta gainera, zozketak, umorea, sariak…
Udan Blai saioa 12etan, egunero Euskadi Irratian.