Itxi

Amarauna

Asteazkeneko 'Amarauna'n

Nola doaz Donostiako Zinemaldirako prestaketa lanak?

Euskadi Irratia

Hilabete barru abiatuko da 60. edizioa. Hautespen batzordeko kidea den Maialen Beloki solasean izango da goizeko 10etan.

  • Donostiako Zinemaldiko Hautespen batzordeko kideak. Argazkia: EITB

Kirkit Ensemble taldearen zuzeneko musika (a capella abesten duen taldea). Goizeko 11etatik aurrera.

Iban Barrenetxea ilustratzailea 12tan izango da gurekin. Bere lan ibilbideaz eta jaso berri dituen sari batzuei buruz hitz egingo digu.

Zubi egitasmoa: Euskal Herriko lurralde ezberdinetako hainbat antzokik sortu duten sarea. Zimun Fush eta Aitor Iriarte izango ditugu hizketan horri buruz 12.30etatik aurrera