Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Larunbatean

Jokin Aspuru, Getxophotoko zuzendaria 'Amaraunea'n

EITB

Datorren ostegunean hasiko da Nazioarteko Argazkigintza Jaialdia Getxon, eta hasi aurretik, gonbidatu dugu Jokin Aspuru, Getxophotoko zuzendaria.

  • Jokin Aspuru, Getxophotoko zuzendaria 'Amaraunea'n

    Getxophoto. EITB

Abuztuaren 30-ean hasi eta irailaren 30era bitartean, Ereaga hondartzatik hasi eta Algortako Portu Zaharrera bitartean, hamaika ekitaldi egingo dira Getxophotoren baitan. Aurten, haurtzaroa, haurrak izango dira protagonista nagusiak. Hasi aurretik, gonbidatu dugu Jokin Aspuru, Getxophotoko zuzendaria.

Horrez gain, Iñaki Martinez de Albenizek, Sinnergiak enpresako soziologoak, gastronomiaz eta soziologiaz gogoeta egingo du 'Amarauneko' lehen orduan. Orain hilabete ireki zuten Donostian, Uliako Interpretazio zentrua eta Andoni Mutiloak zentrora gerturatuko gaitu.

Hamaiketatik aurrera, besteak-beste, "Santiago Punto" proiektua ezagutzera emango dute magazinean. Proiektu honen helburua, Santiago Bidean zehar, erromesentzako egurrezko etxolak ezartzea da. Henry Daguerrek emango ditu azalpenak,.

Ion Lopezek, Euskadiko Filmategiko Kontserbazio alorrezko arduradunak, Euskal pilotari lotutako film eta dokumentalak aurkeztuko ditu Amaraunean. Esate baterako, Julian Retegi edo eta Atano III.na ageri direneko "Pelota" filma zintzilikatuko du Amaraunean.