Faktoria
Euskadi Irratian
Kaleratzeen inguruko neurri berriez hizketan osteguneko 'Faktoria'n
X.L.
EITB
Espainiako gobernuak hartu dituen neurri berriak aztertuko dituzte.
-
Stop Desahucios-eko kideak
10:00etan, maizterrak ordaintzen ez dutenean etxetik kanporatzea ahalbidetuko duten Espainiako gobernuaren neurri berrien gainean mintzatuko dira osteguneko 'Faktoria'n. Euskadi Irratiko estudioetan, Aitziber Etxezarreta EHUko irakaslea, Stop Desahucios-eko Xabi Soto eta Gontzal Aizpurua legelaria izango dira.
Horren ondoren, 11:00etan, Mugarik Gabeko Medikuak Elkarteko Aritz Trekurekin hitz egingo dute Afganistandik etorri berritan.
Hanot Mintegiaren musika proposamenak entzungo dituzte gero eta AEK-ko koordinatzaile nagusia den Mertxe Mujikarekin ere egongo dira 11:30etan.