Mezularia
Astearte honetan
Kaletik baserrira joan direnekin hitz egingo dute 'Mezularia'n
A.E.
Euskadi Irratia
Iparraldean oporrik izan ez duen eskolaren esperientzia ere hurbilduko dute.
-
Baserritarrak
Pablo Urrizelki eta Joseba Baez pilotariak ziren biak. Frontoia eta kalea utzi eta baserrira joan dira biak eta egun, gaztagile lanetan ari dira. Euren esperientzia kontatzera etorriko dira 'Mezulari'ra asteartean. Honez gain, neskalagunarekin Lazkaon baserria hartu duen Adrian ere ezagutuko dugu eta baita, deshazkundearen mugimenduan dabilen Aitor Amilibia ere.
Iparraldean batere oporrik izan ez duen eskola bat bada eta bertara egingo dute asteartean. Gorka Torrek kontatuko dizkigu eskola partikular honen inguruko xehetasunak.
Ibon Plazaola filosofoarekin, astearteroko tartea estreinatuko dugu. Topiko bati buelta ematen lagunduko du astero.
Eta seietan, outlet tertulia zabalduko dute. Aurten Jabier Puldain, Jon Larrañaga, Lander Ugarte, Ainara Atorrasagasti eta Maier Velezek lagunduko dute joera eta tendentzien munduan bidea egiten.