Itxi

Ilargipean

Astartean 23:15ean

Ilargipean: 'Hasteko, elkar agurtu gaitezen'

O.S.

Euskadi Irratia

Gizaletasuna omen delako, ohitura onak galdu behar omen ez direlako,'Hasteko, elkar agurtu dezagun'. Patxi Izagirre psikologo klinikoarekin, 'Ilargipean' 23:15etik aurrera.

  • Besarkada

Agurra, adeitasuna eta kortesia erakusteko modua izan da gizakion artean. Modu askotakoa izan daiteke agurra: Hitzezkoa edo fisikoa. Egun on esan, eskua eman, besarkatu, musu eman… Pertsona horrekiko dugun harremanaren araberakoa izango da egingo dugun agurra.
Baina zer gertatzen da azkenaldian? Ez al da jendea lanera joaten eta lankideak agurtu gabe bere zereginean asten? Gero eta gehiago gertatzen da hori.

Ohitura onak galdu ditugu? Kortesia alde batera uzten ari al gara? Patxi Izagirre psikologo klinikoarekin gaur gaueko 23:15etan 'Ilargipean'.