Mezularia
Arratsaldeko irratsaioa
Quetzal ibilbideaz ostiraleko 'Mezularia'n
A.E.
Euskadi Irratia
Bi monitorerekin hitz egingo dute arratsaldean.
-
Kolonbia
Kolonbian egin dute aurten Quetzal ibilbidea 225 gaztek. Eurekin joan diren bi monitorerekin hitz egingo dute 'Mezularia'n ostiral arratsaldean: Iker Goñi eta Asier Allondorekin. Honez gain, udan Ukrainian izan den Nere Albisurekin ere egongo dira.
Arratsaldeko seietan Joseba Agirretxea izango da 'Mezularia'n. Aspaldian bere berririk ez dugula izan eta zertan ote dabilen galdetuko diote.
'Mezularia' isteko Olatz Arrieta eta Eli Zunzunegik New York eta Bartzelonako berri emango digute.