Mezularia
Euskadi Irratian
Bakarrik ateratzeaz osteguneko 'Mezularia'n
A.H.
EITB
Horrez gain, Azerbaijango musika entzuteko aukera izango dute.
-
Pertsona bat bakar-bakarrik dago hortzemugari begira
Euskal Herrian gauez bakarrik ateratzeko ohitura handirik ez dugun arren, Berlinen bizi den Danel Agirrek bere esperientzia kontatuko digu. Harremanen tertulian izango da bera gonbidatua eta Aiora, Agurtzane, Joanes eta Unaik euren berri emango digute.
'Mezularia'ko lehen orduan bizilagunen musika entzungo dute. Tarana Azerbaijangoa da eta bere herrialdeko musika ekarriko du Euskadi Irratira arratsaldeko 17:00etan.
Bestalde, Aitzol Apalantza helikoptero gidariak Euskal Herriko hainbat herri airetik ikusteko aukera eskainiko die 'Mezularia'ko entzuleei eta bere lanaren berri emango du.