Euskadi Irratia
Zinemaldia, 60. edizioa
Zinemaldia gertu gertutik Euskadi Irratian
Erredakzioa
Euskadi Irratia
Irailaren 29 arte, Donostia izar eta zeluloidearen hiriburu bilakatuko da. 60. Urteurrena behar bezala bizi eta sentitzen lagunduko dizu Euskadi Irratiak
-
Zinemaldia
Saio Ofizialeko pelikulen berri, Donostia Sarien glamourra, Zabaltegiko sail desberdinak... horiek denak gertu gertutik biziko dituzue gurekin.
Egunero, goizeko 11:30etatik aurrera konexio bereziak egingo ditugu Miren Rubio lankidearekin. Prentsaurrekoak, protagonistak, eta zaletuen iritziak ezagutuko ditugu berarekin.
16:30etatik aurrera berriz, Mertxe Ezeizak gidatuta ordu erdiko saio bereziak eskainiko dizkizuegu Euskadi Irratiko setetik. Analisiak, iritziak, hausnarketak eta mahai inguru bereziak osatuko dituzte Donostian bizi giroa entzuleei helarazteko.
Zinema gure bizitzaren zati garrantzitsu bat delako: Euskadi Irratian Zinemaldia gertu!