Itxi

Faktoria

Faktoria

Eskoletako jolasparkeak itxita

Erredakzioa

Euskadi Irratia

Donostiako hainbat eskola publikotan buruhauste handi samarrarekin dabiltza egunotan, eskola-orduak bukatutakoan zaintzarik gabe geratu direlako.

  • Haurrak

Eskolaz kanpoko eta auzoko hainbat ekintza egiteko erabiltzen dituzte eskolako jolastokiak eta zaintzarik gabe, itxi egiten dizkiete.

Donostiako udal gobernua PSE-EEren esku zegoenean hartutako erabakia izan zen, eskola batzuei zaintza ematea. Orain Bildu-k, urtebeteko azterketaren ondoren zaintza hori kentzea erabaki du. Bi aukera zituela ikusi du udalak, eskola guztietan jarri zaintza edo denei kendu eta bigarren hau aukeratu du.

Adibidez, Donostiako Zuhaizti eskola publikoan urrian hasiko dituzte eskolaz kanpoko ekintzak, eta erabakiren bat hartu beharrean daude, eskolako jolastokia zabalik behar dutelako horretarako.

Auzo elkarteko lagunekin, eskolako arduradunekin eta udaleko zinegotziekin hitz egin dute 'Faktoria'n.