Faktoria
Faktoria
'Argien aroa', Arnaldo Otegiren hitzak biltzen dituen liburua
Erredakzioa
Euskadi Irratia
Fermin Munarriz kazetariak, kaleratu berri duen liburuan, Arnaldo Otegirekin izandako elkarrizketa ezberdinak argitaratu ditu.
-
Arnaldo Otegi
Gaurtik salgai da, Gara egunkariarekin batera, 'El tiempo de las luces', Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketa-liburua. Ikusmin handia piztu du. ‘Argien aroa’, hala ere, euskarazko bertsioa, azaroan kaleratuko dute.
Garak aurreratu duenez, garai politiko berri hau ulertzeko klabeak ematen ditu Otegik, Logroñoko espetxetik. Geneva-Loiolako negoziazio prozesutik hasi eta gaur egun arte. Fermin Munarriz Garako kazetariak egin dio elkarrizketa sorta luze hau, liburu itxuran datorrena eta orain arte entzun gabeko adierazpenak eta gogoetak irakurriko ditugu.
Liburua Elgoibarko Txillarre baserrian Jesus Egiguren euskal sozialisten presidentearekin egindako bilera haien kontakizunetik abiatzen da, berehala Genevan 2005ean hasitako negoziazio prozesuaz aritzeko. Porrot egin zuten negoziazio horren xehetasunak kontatzen ditu Otegik, ezker abertzalearen baitan bizitako tentsioak eta borroka armatuaren bidea amaitutzat jo aurretik ezker abertzaleak estrategia politikoa aldatzeko izan zuen barne eztabaida ere bai.
Euskadi Irratiko ‘Faktoria’n izan da Fermin Munarriz, eta bertan adierazi du Arnaldok bake bidea bakarrik bakarrik defendatzen duela: Printzipioak aldatu gabe, hauek jorratzeko bidea aldatu direla azaltzen du.