Faktoria
Faktoria
Ane Rodriguez, Tabakalerako zuzendari berria
Erredakzioa
Euskadi Irratia
2010ean Josean Muñozek kargua utzi zegoenetik, Sormen lantegiak ez du zuzendaririk izan. Astelehenean hasi zen lanean Ane.
-
Ane Rodriguez
34 urte ditu Ane Rodriguezek,baina kultur eta artearen munduan esperientzia zabala du.
Lurdes Fernandezen aldamenean lan egin du ARCOn. Atzerriko galerien ardura izan zuen bertan. Izatez komunikazio zientzietan da lizentziatua. Nafarroako Unibertsitatean ikasi zuen baina arte garaikidean heziketa sendoa du.
Horretaz gain, zinemarekin eta ikus entzunezkoen artearekin harreman estua izan du beti. Euskal Herriari lotutako proiektuekin bereziki: Zinemaldia, Arteleku edo Manifesta.
Tabakalerako postua hartu arte Madrilgo Matadero kultur produkzioan lanean ari zen lanean.
Erronka berria nola hartu duen kontatu du Anek ? Euskadi Irratiko ‘Faktoria’n. Oraindik ere kargura egiteko dagoela azaldu du gainera.
Proiektu berria, eraikin berria... gai asko ukitu ditu elkarrizketan. Hementxe duzue berriro entzuteko aukera!