Ilargipean
23:15etik aurrera
Dotoreziaz nola zahartu, astearteko 'Ilargipean'
Ilargipean
Patxi Izagirre psikologoarekin, Dotoreziaz nola zahartzeari buruz hitz egingo dugu gaur gauean, 'Ilargipean' 23:15etik aurrera.
-
Erretiroa.
Jende askori maldan behera hasten zaio bizimodua erretiroa iristen zaionean. Eguneroko errutina hori galtzeak, erlaxatu beharrean ito egiten ditu, eta bizitzaz gozatzen jarraitu beharrean, tristura etortzen zaie gainera.
Baina badira aurkakoa gertatzen zaienak ere. Bizitzan zehar, hainbat arrazoirengatik, egin ez dituzten gauzak egiteko probesten dute erretiroa. Ordurik gabe ibili, bidaiatu, margotzen hasi, yoga egin… Bizitzaz gozatu, azken finean. Gaurko "Ilargipean" Dotoreziaz nola zahartzeari buruz hitz egingo dugu Patxi Izagirre psikologoarekin.