Itxi

Ilargipean

Euskadi Irratian

Eraso homofoboak eskola giroan, asteazkeneko 'Ilargipean'

Ilargipean

Gaur egun, eskola giroan, ematen al da eraso homofoborik? XXI. Mendean horrelakorik gertatzen al da? Gure umeek ez al dute hori alde batera utzi?

  • Eraso homofoboak eskola giroan.

    Eraso homofoboak eskola giroan.

XXI. mendean gaude; mentalitate eta pentsaerak asko aldatu dira azken urteetan. Ezberdinak direnen aurrean askoz ere irekiagoak gara, toleranteagoak gara… Hala ez?

Gaur egun ikasgelak arraza ezberdinetako ikaslez beterik daude. Gure umeak argazki horrekin hasi dira. Baina benetan horrela al da? Homofobia eta arrazakeria atzean utzi al dituzte?

Gaur, “Ilargipean” Agurtzane Ormaza psikologo sexologo klinikoarekin: Eraso homofoboak eskola giroan.