Norteko Ferrokarrila
Norteko Ferrokarrila
Hegaztien behatokiei behatzen
G. R. Z.
Rafa Saiz ornitologoak luze hitz egin digu txoriak behatzeko instalazioei buruz.
-
Kurriloa.
Asteburu honetan kurriloak ikusi ditugu migrazioan, eta kurriloei buruz hitz eginda, Gallocantarekin etorri zaigu burura. Aragoiko laku natural bat da, Darocatik oso gertu, eta toki aparta da kurriloak behatzeko. Gaurko saioan, Gallocanta abiapuntutzat hartuta hegaztien behatokiei buruz hitz egingo dugu. Plaiaundi edo Urdaibai dira gertuago ditugun adibideak. Toki batzuetan instalazioak daude, beste batzuetan ez. Baina guztietan hartu behar da kontuan behatze hutsak hegaztiei eragiten diela.
Horri buruz hitz egin digu Rafa Saiz gure ohiko kolaboratzaileak. Itsas Enara Ornitologia Elkartearen presidentea da, eta oso modu argian azaldu du zein diren hegaztien behatokien abantailak eta arriskuak.
Horrez gain, frantsesetik hartutako termino berezi bat ekarri digu Iñaki Leturiak,: deja vu. Itzulpena “dagoeneko ikusia” da, eta neurologiak azaltzen duen fenomeno bat da. Hortik abiatuta, hainbat bitxikeria ekarri dizkigu Iñakik.