Imanol Cover
Imanol Cover lehiaketa
Edorta eta Botik irabazi dute Entzulearen saria
Azaroaren 11n, finalisten kontzertua izango da Donostiako Lugaritz Kultur etxean, Imanol artistaren izena daraman areto berean.
-
Imanol Cover bertsio-lehiaketa
Lehia estua egon da parte-hartzaileen artean, baina entzuleek Edorta eta Boti abeslariak hautatu dituzte irabazle moduan. Imanol Lartzabalen bi abesti bertsionatu zituzten 2 artistek. 1000 euro eskuratu dituzte, baina sari ekonomikoaz gain azaroaren 11ean egingo den finalisten kontzertuan parte hartzeko eskubidea irabazi dute. Kontzertua Donostiako Lugaritz Kultur etxean egingo da, Imanol artistaren izena daraman areto berean.
Entzuleek emandako botoaren arabera, bigarren postuan geratu dira Arantza Salterain eta Pantxo Cruz kantariak, 'Egia garestia' kantuarekin.
Epaimahaiaren irabazleak
Azaroaren 2an epaimahaikideek euren finalistak emango dituzte jakitera, 2000 euroko saria irabazteko aukera izango du irabazleak. 3 izango dira hautatuak, eta kontzertuaren egunean irabazlea nor den esango da.