Itxi

Ilargipean

Asteazkenean 23.15ean

Lagunen inguruan solasean 'Ilargipean' saioan

O.S.

Euskadi Irratia

Lagun bat, familiakoa izan gabe, momentu on eta txarretan zure ondoan dagoen pertsona da. Zer da zuretzat laguna? Zer eskatzen diozu lagunari? Gaur, Patxi Izagirre psikologoarekin.

  • Lagunak

Esaera zahar asko daude lagunen inguruan: lagun bat duenak altxor bat duela, adibidez, edo, senidea baino laguna hobe dela alboan.
Lagunak zaindu egin behar direla ere esaten da. Zuk, zaintzen al dituzu? Zer nolako harremana duzu lagunekin? Gaur, 'Ilargipean' saioan, Patxi Izagirre psikologoarekin Lagunei buruz hitz egingo dugu, gaueko 23:15etik aurrera.