Faktoria
Asteazkenean
'Faktoria'n hipotekaren lege erreformari buruz hitz egingo dute
A.E.
Euskadi Irratia
'Albiste Faktoria'n Uxue Barkos elkarrizketatuko dute.
-
Dirua.
Hipotekaren lege erreformari buruz hitz egingo dute 'Faktoria' saioan goizeko 9:30ean. Garbiñe Biurrun EAEko justizia epaitegi nagusiko sozial aretoko presidentearekin eta Juan Kalparsoro EAEko fiskal nagusiarekin mintzatuko dira. Horrez gain, Iker Casares eta Elena Barne opera kantariekin hitz egingo dute 11:00etan . Eta 11.30ean, Bilboko Arte Eder Museoak itsuentzako antolatutako erakusketa emango dute ezagutzera.
Uxue Barkos 'Albiste Faktoria'n
Aurretik, 'Albiste Faktoria'n Joxe Joan Ugaldek Uxue Barkos Geroa Baiko diputatua elkarrizketatuko du.