Norteko Ferrokarrila
Norteko Ferrokarrila
Irratiaren teknologia, irratiaren bihotza
Guillermo Roa
Euskadi Irraita
Nolako teknologia behar du Euskadi Irratiak zuregana iristeko?
-
Euskadi Irratia
Aste honetan Euskadi Irratiak 30 urte betetzen ditu. Eta guk datu hori zientziarekin konbinatu nahi izan dugu, nola ez. Horretarako, etxeko teknikariak izan ditugu mikroaren aurrean. Haiek zaintzen dute dena nik orain zuekin hitz egin ahal izateko. Haiek sakatzen dituzte sakatu beharreko botoi guztiak, eta haiek sartzen dira mahai azpira, behar baldin bada, konpondu beharreko kableak konpontzera. Haiek dira gure aingeru begiraleak.
Aingeru begirale haietako hiru izan dira gurekin: Xabier Laskibar, Xabier Calvillo eta Joselu Aranburu. Haiek kontatu digute nola funtzionatzen duen irratiak eta nolako buruhausteak ematen dituzte funtzionatzen ez duenean.