Itxi

Ekosfera

Ekosferan

Lapatxeko konpostaje planta

Erredakzioa

Azpeitian, Lapatxeko zabortegian den konpostaje planta aipatu digu Imanol Azpirozek. Bestalde, orain bi hilabete Oñatin zabaldu zen Eroskiren denda jasangarriari buruz hitz egiten dute.

  • Lapatxeko konpostaje planta ezagutzen, Azpeitian

Audioak (1)

Orain bi hilabete zabaldu zen Oñatin Eroskiren denda berria. BREEAM agiriduna eta gaur egun izan litekeen eraikuntzarik jasangarriena. Eraikuntza bera eta energiaren kudeaketa nahiz funtzionamendu protokoloak, ahalik eta jasangarrien egin dira, baliabide gutxiago erabili eta hondakin gutxien sortzeko, eta gainera energia modu eraginkorrean erabilita. Ohikoak baino ehuneko 20 inguru garestiago atera da denda berri hau.

Bigarren zatian, Gipuzkoan, Azpeitian, Lapatxeko zabortegian den konpostaje planta aipatu digu Imanol Azpirozek. Prozesua zein den eta noiztik ari den. Zertarako erabili den eta zein den gabezia nagusia: lekurik ez iristen den hondakin organiko guztia behar bezala tratatzeko. Erronka nagusia herritarrek etxean bertan zati organikoa tratatzea da, gero zati hori hondakinen zirkuitoan sar ez dadin.