Euskadi Irratia
Euskadi Irratia
Durangoko azoka, Euskadi Irratian, gertu!
Erredakzioa
Euskadi Irratia
Euskadi Irratiak gertu gertutik jarraituko du Durangoko Azoka. Liburu eta disko denen informazioa emateaz gain, bertako giroa bizitzeko aukera izango dute entzuleek Euskadi Irratiari esker.
-
Durango
Amarauna eta Arratsaldekoa saioak landako gunean egongo dira, saio bereziak osatzeko. Ostegunean Arantxa Arzaren lantaldea gerturatuko da Durangora eta handik 10:00etatik 13:00ak bitarteko zuzenekoa egingo dute. Arratsaldekoa ostiralean izango da azokan. 16:00etatik 17:00etara saio berezia eskainiko dute Arantxa Iturbek eta lantaldeak.
Baina saio handiak handik egiteaz gain, momentu oro bertan gertatzen ari dena ere irratiratuko dugu. Janire Gerenabarrenaren eskutik, egunero, gertatzen ari dena bizitzeko aukera izango dugu. Albiste, elkarrizketa eta kronika ezberdinak eskainiko baititu lankidean Euskadi Irratiko saio gehienetan.
Azokak ateak irekitzen dituenetik, ixten dituen arte Euskadi Irratia bertan egongo da. Euskadi Irratia gertu!