Itxi

Patrikako solfeoa

MUSIKOLOGIA

Kantuei darien umorea, Ainara Ortegaren ahotik

'Euskara marabilosua' abestia eta umorezko beste kantu batzuk ekarri dizkigu Ortegak patrikako musikologia tartean.

  • Ainara Ortega abeslari eta aktorea Euskadi Irratian Amarauna saioan

    Ainara Ortega kantari eta aktorea Euskadi Irratian Amarauna saioan

    16:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Xabier Amurizak idatzi eta Oskorrik ezagun egindako "Furra furra", Amaia Zubiriaren "Bertsuak jarri dizkiat" eta Joseba Tapiaren "Soldadu sartzea" hautatu ditu euskal kanta umoretsuen artean. Katalogoa osatzeko Zaragozako Carmen París abeslariaren "Jotera serás tú" kantuak eta Uruguaiko Leo Masliah kantariaren "Perdón si te molesto con esta sonatimna" abestiak ekarri ditu Ainara Ortegak Amarauneko musika tartera.