Itxi

Andoni Egaña

Atzekoz Aurrera

Bizitzako bertsorik sakonenak, Gibraltarko lurmuturra bistan zuela

Hala bota omen zituen Iñaki Eizmendi 'Basarri'k 1943ko ekainaren azken astean, Afrikatik etxera bueltan zenean. "Zein bertso bota zituen ez dakigu", esan digu Andoni Egañak, "onenak haizeak" eramaten baititu. Eta 'Gernikako Txikiketari' izenburupean jarritakoak ekarri dizkigu gogora.

  • Iñaki Eizmendi, "Basarri"

    Iñaki Eizmendi, "Basarri"

    10:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Memoria ariketa egin digu Andoni Egañak, Iñaki Eizmendi, 'Baserri'k gerra garaian izandako ibiliak gogora ekarriz. Bilbo galtzean, Santander aldera, handik Frantziara... baina amak esanda etxera itzuli eta harrapatu egin zuten. Eta 'Batallón de Trabajadores' delakoetan sartu zuten. Oiartzunen, Madrilen eta Melillatik 18 kilometrora aritu zen azken aldian.

Handik etxera bueltan, "kabitu ezinda", itsasontziko kubiertatik bota zituen bertsoei egin die erreferentzia Egañak, "bizitzako bertsorik sakonenak". Baina 'Basarri'k ez zituen ezagutzera eman. Horregatik gerrari buruzko haren bertso ezagunenak entzuteko gonbitea egin digu. 'Gernikako Txikiketari' izenburupean jarritako hamalauak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz