Itxi

Amarauna

Amarauna

Jakien bankuak aztergai larunbateko 'Amaraunean'

A.M.

Euskadi Irratia

Jakien Bankuak Oiartzunen duen biltegi nagusian izango dira 'Amarauneko' lankideak, boluntarioek bertan egiten duten lana ezagutzeko asmoz.

Jakien Bankuko kidea den Jose Ignazio Etxabek emango ditu azalpenak. Horrez gain, Oskar Arantzabal ekonomilariak 2012ko gai nagusienen errepasoa egingo dugu.

Nerea Sancho sexologak erditzearen ondorengo garaiari buruzko aholkuak emango ditu larunbateko saioan. Kukai dantza taldeko 3 kide ere irratsaioan izango dira; Euren ibilbidea eta proiektu berriak izango dutehizpide.

Zea Mays musika taldeak ere tarte bat izango du 'Amaraunean', bihar kontzertu bira honetako azken zuzenekoa eskainiko baitute.