Amarauna
Ostiral Santuan
Guraso eta nerabeen arteko harremanaz 'Amaraun'ean
A.E.
Euskadi Irratia
Izar Arregi psikologoa saioan izango da halako harremanak samurtze aldera egin daitekeenaren inguruko aukerak eskaintzeko.
-
Nerabeak
Nerabe eta gurasoen artean harremanak zailak izaten dira sarri. Izar Arregik harreman hori samurtzeko pista batzuk emango dizkigu, eta erakutsiko du arazoa norena den bereizten, eta hortik aurrera, nola joka litekeen, azalpenak emango ditu.
Zestoan ireki berri duten Lili jauregian sartuko da 'Amarauna' eta han ikusitako guztia kontatuko dizu, bisita antzeztu batean. Parrila mota berri bat ere aurkeztuko dute saio honetan: parrila bertikala, kerik batere gabe janariak erretzen dituen parrila. Eta abenturaren atalean, Zumaiatik Marokora Pandan egindako bidaia kontatuko dute Oskar Bernal eta Xabier Kortak.