Amarauna
Larunbatean
'Amarauna': frankismoko biktima euskaldunak Argentinan deklaratzear
A.E.
Euskadi Irratia
Goldatu elkarteko Josu Ibargutxi gonbidatu dute kasu horiek, hurbiletik jarraitzen ari delako, eta Jon Etxabe apaiza ere hartuko dute, deklaratzea tokatuko zaiolako laster batean.
-
Frankismoa bizi zutenen irudia
Frankismo garaiko bi biktima euskaldunek Argentinako justiziaren aurrean deklaratu behar dutela eta gai hori izango dute hizpide 'Amarauna' irratsaioan. Goldatu elkarteko Josu Ibargutxi gonbidatu dute kasu horiek, hurbiletik jarraitzen ari delako, eta Jon Etxabe apaiza ere hartuko dute, deklaratzea tokatuko zaiolako laster batean.
Bestalde, Mikel Garaizabal Enologoarekin ardo kontuak aztertuko dituzte eta txakoli ekologiko berri bat aurkeztu. Horrez gainera, Burgiko Almadia eguna, Bermeoko sutearen ondorioz laguntza beharrean direnentzako jaialdia, eta norgehiagoka bitxi bat ere bai: Txirrindulariak zaldizkoen kontra. Lezgazpin antolatu duten lasterketa.