Amarauna
Asteburuko magazina
Kirchnertarren hamarkada aztertzen, larunbateko 'Amaraun'ean
A.A:
Euskadi Irratia
Agintaldiaren balorazioa egiteko argentinar euskaldunak eta euskaldun argentinarrak bilduko dituzte
-
Cristina Fernández de Kirchner
Kirchnerismoak 10 urte Argentinan. Agintaldiaren balorazioa egiteko argentinar euskaldunak eta euskaldun argentinarrak bilduko dituzte larunbatean 'Amaraun'ean: Fakun Aznarez, Marina Paglialunga eta Gabi Mendia, 10:15an.
Euskadi Irratiko Unitate Ibiltaria Olatu talkan ibiliko da, Donostiako kaleetako ikuskizunak zuzenean jarraituz. Dani Lasa, Mugaritz Jatetxeko arduradunarekin, 'non stop' sukaldaritza aztertuko dute (12:00) eta 11 Kolore ekimenak ekarriko duen atzerriko pintxoren bat aurkeztu ere bai.
Musikaren alorrean, Mike Olfielden Tubulars Bells ekarriko dute gogora, bere 40. Urteurrenean.