Itxi

Amarauna

Amarauna

Indarkeriatik urrundu nahi dutena, Fagor eta Datorkigunea Amaraunean

Miramon

Ostiralean tokiko prentsaren hiru adibide batuko dituzte, larunbatean Oskar Arantzabal eta Adrian Zelaia ekonomia adituak izango ditugu eta igandean, Eusko Ikaskuntzaren Datorkigunea programa.

Ostiralean, tokiko hedabideen ergoera ezberdinak ezagutuko ditugu, eta horretaz aparte bigarren eskuko denda eta azoketan itzulia egingo dugu. Eta ostirala amaitzeko, Ruper Ordorikaren azken dizkoa ezagutuko dugu, bere azalpenak tartean direla.

Larunbatean, Fagorrez aparte, bisita antzeztuak non eta nola egiten diren kontatuko digute. Ondoren, ardoari lotuta lan egiten duten emakumeak izango dituzte hizpide eta ondoren beldurrezko zinemaldiaren aurkezpena egingo digute.

Igandean bestalde, Eusko Ikaskuntzaren Datorkigunea programa aurkezteko bertan parte hartu duten gazteak eta arduradunak izango dituzte programan. Eta ondoren Petritegi sagardotegiak prestatu duen sagar biltzeaz arituko dira.