Amarauna
Amarauna
Mireia Gabilondo eta Fernando Velazquez hartuko ditugu larunbatean
Igandean, Behobia-Donostia lasterketari begirik kendu gabe egongo gara.
Larunbatean, Mireia Gabilondo, aktore eta zuzendaria, eta Fernando Velazquez, zuzendari eta konpositorea, hartuko ditugu gurean. Oskar Arantzabalekin azken albiste ekonomikoak aztertuko ditugu. Natur Zientzien Topaketan izango gara, Eureka Zientzia Museotik zuzenean. Eta, programa amaitzeko, Agustin Alkat Heletako musikariaren saio akustikoa entzungo dugu.
Igandean, berriz, Behobia-Donostia laskertetako 2 korrikalari (Aitor Madrazo eta Estitxu Elduaien) zuzenean sartuko dira programan. Enara Garrok Europako Kode Penalak nolakoak diren kontatuko digu, 'Parot dotrina'ren baliogabetzearen ostean sortu den giroa hizpide hartuta. Xabier Sukiak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari errepasoa egingo dio. Eta Igeldoko herri-galdeketaren jarraipena egingo dugu, gertu-gertutik. Blogarien taldea Ana Malagonek, Goio Telletxeak eta Haritz Rodriguezek osatuko dute.