Amarauna
Amarauna
Iribarren beteko du larunbateko aulkia, baina hutsik dagoenean, zer?
Euskal Selekzioak Peruren aurka jokatuko duen egunean partiduaz eta oro har futbolaz hitz egingo dugu Iribarrekin. Igandean berriz, norbaitek utzitako hutsunea betetzeko aholkuak jasoko ditugu.
Jose Anjel Iribar atezain historikoarekin hitz egingo dugu Euskal Selekzioak Peruren aurka futbol partidua jokatuko duen egunean; partiduaz eta oro har futbolaz arituko gara. Saioaren amaieran Demode Quartet taldea arituko da zuzeneko emanaldian. A capella aritzen den taldea hartuko du Amaraunak solaserako eta batez ere kantaldia entzuteko. Horretaz aparte, botika homeopatikoak farmazietan orain baino gehiago izango ote diren galdetuko dugu. Luis Oiartzabale laguntzaile pertsonalak krisi garairako 5 opari eskainiko dizkigu eta Ane Anza dantzaria ere Amarauneko eszenatokian egongo da.
Igandean berriz, etxean aulki bat hutsik geratzen denean egoera eramangarriago egiteko zer egin erakutsiko digu Maite Urzainek. Horretaz aparte, munduari buelta eman dion familia hartuko dugu Amaraunean, aita, ama eta 2 alabak. Urtebete pasatu dute munduan bidaian eta orain euren abentura liburuan kontatu dute: 'Munduari bira gure alabekin'. Eta amaitzeko, Imanol Otaegik 2013an telebistan izan diren programarik ikusienen errepasoa egingo digu.