Itxi

Amarauna

Amarauna

Europako Parlamentua eta moto kasko berriak, hizpide asteburuan

Larunbatean, Europako Parlamentua ezagutuko dugu Izaskun Bilbao, Iñaki Irazabalbeitia eta Ixabel Asperekin. Igandean, motorako kasko berri baten proiektua ezagutuko dugu egileen eskutik.

Maiatzaren 25ean izango dira Europako hauteskundeak, eta lehenengo hautagaiak hasi gara ezagutzen. Amaraunean, larunbatean erakundea ezagutuko dugu izaskun Bilbao (EAJ), Iñaki Irazabalbeitia (Aralar) eta Isabel Aspe (Eurobask) politikariekin. Ondoren, 12:30ean, Bide Ertzean taldearen kontzertu akustikoa izango dugu estudioan, baina hori ez da izango saioan entzungo dugun musika bakarra, Bob Marley ere izango baitugu gogoan. Gero, Formarte arte eskola bisitatuko dugu. Urritasun psikikoa dutenen ahalmena garatzea eta, ahal badute, euren artelanak saltzea dute helburu.

Igandean, proiektu berri bat ezagutuko dugu egileen eskutik. Estudioan izango ditugu Ane Aranaz Telekomunikazioetan lizentziatua, David Gonzalez Enpresa Zuzendaritzan lizentziatua eta Ander Urbina soziologoa; motorako kasko berri baten gainean hitz egingo digute: arinagoa, berorik ematen ez duena eta babes handiago eskaintzen duena, beraien hitzetan. Bestalde, ahots-kordetako ebakuntzak eginez, gure ahotsa zenbateraino aldatu daitekeen jakingo dugu. Goya sarien aurrerapena ere egingo dugu, eta, blogarien tartean, Benito Fiz, Joxe Rojas eta Josu Lezameta izango ditugu.