Amarauna
Amarauna
Umeen minbizia eta 'El duo de la afrikana' hizpide asteburuan
Minbiziduen Haurren Nazioarteko egunean 17 urteko Haritzek bere esperientzia kontatuko digu, eta igandean, Loli Astorekak bere buruaz eta zarzuelaz egingo digu berba beste gauza batzuen artean.
Larunbatean Minbizia duten Haurren nazioarteko eguna da eta gaitza gainditu duen 17 urte Haritzek bere esperientzia kontatuko digu. Bestalde, Jose Luis Oihartzabal laguntzaile pertsonanak etorkizunerako planen gainean hitz egingo digu: nola egin eta nola burutu. Maite Gurrutxaga ilustratzaile lanaz arituko da, eta Galder Gabiketak, oraintxe sarean ipini duten zerbitzua aurkeztuko digu: sukaldaria etxera edo Takeachef. Eta larunbeko saioa amaitzeko, Edu Muruamendiaraz izango dugu Amaraunean bere azken lanaz hitz egiten: 'Geltokia'.
Igandean berriz, Loli Astorekarekin bere buruz eta 'El duo de la Afrikana' zarzuelaz hitz egiten hasiko gara, eta auskalo non bukatuko duen elkarrizketa aktore bizkaitarrak. Gaia guztiz aldatuz, mutil gazteak nola, zenbat eta zerekin perfumatzen diren galdetuko dugu. Pirinioetara ere joango gara bertako herrien egoera ezagutzera. Eta saioarekin amaitzeko telebistari eta sareari begiratuko diegu Mikel Iturria, Maite Goñi eta Gorka Juliorekin batera.