Amarauna
Amarauna
Gaztetxoen alkohol kontsumoa eta hezkuntza festak, hizpide asteburuan
Izar Arregi psikologoarekin hitz egin dugu larunbatean 11etan, eta Balmasedan egingo den Eskola Publikoaren festa eta Gernikan egingo den Ibilaldia, hurbiletik jarraituko ditugu igandean.
Larunbatean goizeko 10etatik aurrera besteak beste gaztetxoen gehigizko alkohol kontsumoa izango dugu hizpide programan, eta izar Arregi psikologoarekin hitz egingo dugu gurasoek egoera horren aurrera egin dezaketenaz. Frankismoaren biktima batekin ere hitz egingo dugu Argentinako Maria Servini epaileak Espainiara egindako bidaiaren ostean.
Baina beste hainbat gai ere landuko ditugu larunbatean. Besteak beste, ekonomiaren azken berriez hitz egingo dugu Oskar Arantzabalekin. Julen Gabiria idazlearekin ere egin dugu hitzordua. Amsterdamera joan da bizikletaz 'Handik Goitik itsasoa ikusten da' liburuaren itzulpena aurkeztera. Verdini dantza konapiniaren lan berria ere ezagutuko dugu eta larunbateko programa amaitzeko, 'Neighbour' taldearen akustikoa izango dugu.
Igandean berriz, Eskola Publikoaren festara, Balmasedara eta Ibilaldira, Gernikara joango gara. Baina beste festa bat ere izango dugu hizpide, Gure Esku Dago ekimenak Hernaniko Galarreta frontoian ospatuko duena.
Bestalde, nerabeak eta obesitatearen gaia puri-purian dagoen sasoi honetan, Amaia Diaz de Monasterioguren dietista eta Idoia Labaien ikerlaria gonbidatuko ditugu arazoaren gainean hitz egiteko. Eta ez ahaztu igande honetan jakinaraziko dugula gure lehiaketaren emaitza zein den.