Amarauna
Amarauna
Donostiako Zinemaldia eta Alzheimerdunen zaintzaileak 'Amaraunean'
Nicole Kidmanekin aktore ibili den Aitor Iñarra etorri da Zinemaldira, eta berarekin hitz egingo dugu larunbat goizean, eta Alzheimerdun gaixoen senideekin izango dugu solasaldia igandean.
Nicole Kidmanekin aktore lanetan ibili den Aitor Iñarra etorri da Los Angelesetik Donostiako Zinemaldira aurkezpen batzuk egitera, eta larunbatean "Amarauna" saioan berarekin hitz egingo dugu. Bestalde, Oskar Arantzabalekin ekonomia izango dugu hizpide Eskozia ahaztu gabe, eta Eskoziako petrolio-putzuetan lan egiten duen Aitor Ziarzolorekin egingo dugu erreferendumaren gaineko analisia. Donostiako Zinemaldiaren berri jasoko dugu zuzenean Kursaaletik, eta Basurtuko erietxera bisita gidatua egingo dugu turista moduan, ez gaixo moduan.
Igandean, bestalde, Alzheimerdunen zaintzaileekin solasaldia egingo dugu. XIX. mendeko izurritea deitzen dioten gaixotasuna duten pertsonek beste sufritzen dute horiek zaintzen dituztenek, eta beraiekin hitz egingo dugu "Amaraunean". Donostiako Zinemaldiko lehen filmak komentatuko ditugu Kursaletik bertatik, eta Danel Eizagirrek Denzel Washingtonen biografia egingo digu, bere erara. Benito Fizek, Joxe Rojasek eta Josu Lezametak sareari begiratuko diote. Igande honetan, Realaren partida eta estropadak direla eta, 12:00etan amaituko dugu saioa.