Itxi

Amarauna

Amarauna

Yihadistak eta Zinemaldiko palmaresa izango ditugu hizpide asteburuan

Mari Jose Lasa urteetan Ekialde Hurbilean bizitakoarekin Estatu Islamikoaren ekintzak ulertzen saiatuko gara larunbatean, eta Arkaitz Basterrak Zinemaldiko filmen errepasoa egingo digu igandean.

Larunbatean, 10:00etatik aurrera, Estatu Islamikoaren ekintzak ulertzen saiatuko gara "Amaraunean" Mari Jose Lasaren eskutik; Ekialde Hurbilean bizi izan da urte askoan. Horretaz aparte, Donostiako 62. Zinemaldiko azken pausoen berri jasoko dugu zuzenean Kursaaletik. Bestalde, jolasen garrantziaz hitz egingo dugu Idoia Apaolaza psikologoarekin. Jaia eta historia ere izango ditugu hizpide larunbatean: ijitoen jaia ezagutuko dugu, eta baita Santurtziko sardinen historia ere, herrian asteburuan ospatuko dituzten festak aitzakia moduan hartuta. Amaitzeko, Dani Lasa Mugaritzeko sukaldaria izango dugu "Amaraunean" 12:00etatik aurrera.

Igandean, berriz, Donostiako Zinemaldiko palmaresa izango dugu hizpide. Larunbatean ezagutuko da Donostiako Urrezko Maskorra nork irabazi duen, eta film sarituen errepasoa egingo dugu Arkaitz Basterrarekin. Filmetatik istorioetara salto egingo dugu Ameriketan egon ziren 2 artzainen historia eta istorioak hizpide hartuta. Felix Onaindia eta Ignacio Ajuria Oiz hartuko ditugu. Bestalde, denok harrituta utzi gaituen istorio batera hurreratuko gara: euskara azkar batean ikasi duen greziar batengana, Maria Spantidirengana. Eta, amaitzeko, Anjel Olaran misiolari euskaldunak eta berarekin batera Etiopiatik etorri diren haurrek bisitatuko gaituzte.